42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 15ean hartua, Volkswagen Navarra SAk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

2022ko abenduaren 22an, Volkswagen Navarra SAk eskatu du foru intereseko inbertsio deklaratu dadila Aratzurin, Nafarroan, egin asmo duten inbertsio proiektu bat, "Ibilgailu elektriko eta konektatuen (Small BEV) ekoizpena Volkswagen Navarran" izenekoa.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Foru intereseko inbertsio deklaratzea "Ibilgailu elektriko eta konektatuen (Small BEV) ekoizpena Volkswagen Navarran" izeneko inbertsio proiektua, Volkswagen Navarra SAk sustaturik Aratzurin egin asmo dena, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Volkswagen Navarra SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2302694