42. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

10/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, foru agindu hauek aldatzen dituena: 27/2009 Foru Agindua, otsailaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpena" 189 eredua onesten duena, eta 80/2013 Foru Agindua, martxoaren 1ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, "Atzerrian dauden ondasun eta eskubideen gaineko informazio aitorpena" 720 eredua onesten duena.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 27.5 eta 103. artikuluetan arautzen diren informazio betebeharren esparruan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretu bidez onetsia) laugarren xedapen gehigarriaren zazpigarren apartatuan ezartzen da balore, aseguru eta errentei buruzko informazioa eman beharra.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legeak aldatu du, berriki, zazpigarren apartatu hori, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 17. artikuluaren idazketa indardunarekin bat etor dadin bizi-aseguruen gaineko informazioa emateko betebeharra. Zehazki, erreskate eskubiderik ez duten bizi-aseguruetan informatu beharreko balioa sartu da. Horrela, aseguru entitateek eta finantza-erakundeek informazioa emateko duten betebeharrak honako hauek hartzen ditu barne: hartzailearen identifikazioa; erreskate balioa, eskubide hori duten bizi-aseguruen kasuan; eta onuradunari dagokion kapital balioa, erreskate eskubiderik ez duten bizi-aseguruen kasuan edo eskubide hori galdua dutenen kasuan.

Aldaketa hori Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenean (189 eredua) txertatzeko, foru agindu honek aldatzen du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua, 189 eredua onesten duena. Zehazki, ereduaren 2. motako erregistro diseinuak (aitortuaren erregistroa) aldatzen ditu: gako berri bat txertatzen da, F gakoa, "Balioaren gakoa" eremuan, eta "Balorazioa" eremuan deskribapena eguneratzen da, zehazteko, F gako berria adierazten bada, onuradunari abenduaren 31n legokiokeen kapitalaren balioa adierazi behar dela.

Era berean, ereduaren 2. motako erregistro diseinuak (aitortuaren erregistroa) aldatzen dira, batetik, zehazteko "Baloreen nominala" eremua "Baloreen nominal unitarioa" delakoari dagokiola, eta bestetik, eremu horren idazgune kopurua handitzeko.

Bestalde, informazio-xede dira, baita ere, atzerrian dauden entitateekin kontratatutako bizi-aseguruak. Informazio betebehar hori ezarrita dago Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarrian, eta garatuta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 1eko 80/2013 Foru Aginduan, zeinak "Atzerrian dauden ondasun eta eskubideen gaineko informazio aitorpena" 720 eredua onesten baitu.

189 ereduari buruz azaldu den aldaketaren ildo berean, beharrezkoa da 720 ereduaren 2. motako erregistro diseinuak aldatzea helburu bererako, hau da, atzerriko entitateekin kontratatu diren eta erreskate eskubiderik ez duten bizi-aseguruen gaineko informazioa emateko. Zehazki, honako eremu hau aldatu behar da: "1. Balorazioa: abenduaren 31ko saldoa edo balioa; iraungitze-datako saldoa edo balioa; eskuratze-balioa". Horrela, zehaztuko da "Ondasun edo eskubide motaren gakoa" eremuan "S" jartzen denean (bizi- edo baliaezintasun-aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak, aseguru entitatea atzerrian dutenak), adierazi behar dela onuradunak abenduaren 31n eskuratuko lukeen kapitalaren balioa, baldin eta aseguruaren hartzaileak ez badu data horretan erreskate eskubidea erabiltzeko ahalmenik.

189 eta 720 ereduetan adierazi behar den balio berri hori ez zaie aplikatuko aldi baterako aseguru kontratuei baldin eta soilik heriotza edo baliaezintasunagatiko edo bestelako arrisku-berme osagarriengatiko prestazioak badituzte, ezta kontraasegururik gabeko biziarteko eta aldi baterako errentei ere, Espainiako edo atzerriko entitateekin kontrataturik dauden gorabehera.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren laugarren xedapen gehigarriaren zazpigarren apartatuak gaikuntza ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zazpigarren apartatu horretan aipatzen diren aitorpenen eredua, epea, aurkezteko modua eta edukia ezartzeko. Halaber, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarriaren lehenengo apartatuak zerga arloan eskumena duen departamentuko titularrari ematen dio gaikuntza informazio betebehar hori zein baldintzatan bete behar den ezartzeko.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehenbiziko artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 27an emandako 27/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horrek balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen.

Aldaketa hauek egiten dira 27/2009 Foru Aginduan:

Bat.–3. artikulua, 1.b) eta 3. apartatuak:

"b) Titulartasunpeko akzio, partaidetza edo baloreen kopurua, klasea eta balio nominala".

"3. Aurreko artikuluko 3. apartatuan aipatzen den 189 eredua aurkeztera beharturik daudenek Nafarroako Foru Ogasunari eman beharko dizkiote, foru agindu honen eranskinetan bildutako zehaztapenekin bat, honako datu hauek:

a) Bizi-aseguruaren hartzaileen izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskalerako zenbakia, abenduaren 31n, data horretan duen erreskate balioa adierazita. Hala ere, hartzaileak ez badauka eskumenik abenduaren 31n erreskate erabaterako eskubidea gauzatzeko, data horretan onuradunari legokiokeen kapitalaren balioa adieraziko da, bat etorriz Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin, salbu eta soilik heriotza edo baliaezintasunagatiko edo bestelako arrisku-berme osagarriengatiko prestazioak dituzten aldi baterako aseguruen kontratuak badira.

b) Kapital bat dirutan edo ondasun higigarri zein higiezinetan entregatzearen ondorioz aldi baterako edo biziarteko errenta baten onuradun direnen izen-abizenak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskalerako zenbakia, abenduaren 31n, data horretan duen kapitalizazio balioa adierazita, bat etorriz Ondarearen gaineko Zergari buruzko 17.2 artikuluarekin.

Jasotzen diren aldi baterako edo biziarteko errentak bizi-aseguru baten ondoriozkoak badira, abenduaren 31n errenta jasotzen duenaren izen-abizenak eta identifikazio fiskalerako zenbakia adieraziko dira, salbu eta aseguruaren hartzailea ez bada errenta jasotzen duena eta erreskate eskubidea izaten segitzen badu; kasu horretan, aipatu datako hartzailearen izen-abizenak eta identifikazio fiskalerako zenbakia adieraziko dira.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan, abenduaren 31n duen erreskate balioa adieraziko da, edo, kasua bada, data horretan onuradunari legokiokeen kapitalaren balioa, bat etorriz Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedatuarekin."

Bi.–II. eranskina, 2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 81 idazgunea, "Balioaren gakoa" eremua: "F" gakoa gehitzen da:

"F. Erreskate baliorik gabeko bizi-aseguruak. Gako honetan adieraziko dira, halaber, erreskate baliorik gabeko bizi-edo baliaezintasun-aseguruen ondoriozko aldi baterako edo biziarteko errentak, abenduaren 31n. Aldi baterako aseguruak hortik kanpo geldituko dira baldin eta heriotza edo baliaezintasun kasuetarako prestazioak edo arrisku kasuetarako beste berme osagarri batzuk baizik ez badituzte jasotzen".

Hiru.–II. eranskina, 2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 108-123 idazguneak, "Balorazioa" eremua:

"108-123. Alfazenbakizkoa. BALORAZIOA. Deklaratutako aktiboen balioa adieraziko da, eurotan, edo haien kontrabalioa dibisan egindako eragiketen kasuetan; halaber, eragiketan hainbat parte-hartzaile daudenean, aktibo bakoitzean horietako bakoitzari egotzi beharreko balioa adieraziko da, duten partaidetza ehunekoaren arabera. "BALIOAREN GAKOA" eremuan (81 idazgunea) "A" edo "B" adierazi bada, kapital propioak hirugarrenei laga izana errepresentatzen duten akzio, partaidetza edo baloreen balioa kalkulatuko da Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1192 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. "BALIOAREN GAKOA" eremuan "C" adierazi bada, abenduaren 31n duen balio likidatiboa kalkulatuko da Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren arabera. "BALIOAREN GAKOA" eremuan "D" adierazi bada, abenduaren 31n duen erreskate balioa adieraziko da. "BALIOAREN GAKOA" eremuan "E" adierazi bada, abenduaren 31n duen kapitalizazio balioa kalkulatuko da Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 17. artikuluaren arabera. "BALIOAREN GAKOA" eremuan "F" adierazi bada, abenduaren 31n onuradunari legokiokeen kapitalaren balioa kalkulatuko da Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 17. artikuluaren arabera. Eremu hau bitan banatzen da:

108. ZEINUA: eremu alfabetikoa, aipatu berri den balorazioaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean beteko dena; kasu horretan "N" adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremuaren edukia zuriune bat izanen da.

109-123. ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa. Gorago adierazitako balorazioaren emaitza adieraziko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da inolako ikurrik (+/-) jarriko, ez eta koma dezimalik ere. Eremu hau bitan banatzen da:

109-121. Zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

122-123. Zenbatekoaren dezimalen zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Halaber, hainbat aitortu daudenean, haietako bakoitzaren balorazioa jarriko da bakoitzean, duten partaidetza ehunekoaren arabera".

Lau.–II. eranskina, 2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 146-163 idazguneak, "Baloreen nominal unitarioa" eremua:

"146-163. Zenbakizkoa. BALOREEN NOMINAL UNITARIOA. "BALIOAREN GAKOA" eremuan "A" gakoa adierazten denean (2. erregistro motaren 81 posizioa, aitortuaren erregistroa), adieraziko da merkatu antolatuetan negoziatutako entitate juridikoen kapital sozialean edo funts berekietan dituen akzioen edo partaidetzen nominal unitarioa, aitortuari dagokiona. Eremu hau bitan banatzen da:

146-159. Eragiketaren zenbateko nominal unitarioaren osoko zatia.

160-163. Eragiketaren zenbateko nominal unitarioaren zati dezimala."

Bost.–II. eranskina, 2. erregistro mota (Aitortuaren erregistroa), 164-500 idazguneak, "Zuriuneak":

"164-500. Zuriuneak".

Bigarren artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak martxoaren 1ean emandako 80/2013 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko betebeharra (Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarriak arautua) garatzen da, eta "Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa" izeneko 720 eredua onesten.

Eranskina aldatzen da, 2. erregistro mota (Xehetasun erregistroa), 432-446 idazguneak, "1. Balorazioa: abenduaren 31ko saldoa edo balioa; iraungitze-datako saldoa edo balioa; eskuratze-balioa" eremua:

"432-446. Alfazenbakizkoa. 1. BALORAZIOA: ABENDUAREN 31KO SALDOA EDO BALIOA; IRAUNGITZE-DATAKO SALDOA EDO BALIOA; ESKURATZE BALIOA. Aitortutako ondasun eta eskubideen balioa eurotan adieraziko da, edo, dibisa-eragiketak egiten direnean, horien kontrabalioa. Orobat, aitortutako ondasun edo eskubideari lotutako partaide bat baino gehiago daudenean, zenbatekoa EZ da hainbanatuko. Eremu hau honela banatzen da:

432. ZEINUA: eremu alfabetikoa. Saldoa negatiboa bada, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

433-446. ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 14 idazgunekoa. Saldoa dezimalen komarik gabe adieraziko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

433-444. Saldoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

445-446. Saldoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" (102 idazgunea) izeneko eremuan adierazitako balioaren araberakoa izanen da eremu honetan idatzi beharreko zenbatekoa:

–"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" "C" bada: abenduaren 31ko saldoa, edo kontuaren titulartasuna, ordezkaritza, baimena, erabiltzeko ahala edo titulartasun erreala iraungitzen edo uzten den egunekoa.

–"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" "V" bada: abenduaren 31ko saldoa edo aitortutako titulartasuna iraungitzen den egunekoa.

–"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" "I" bada: abenduaren 31ko likidazioa balioa, edo aitortutako titulartasuna edo titulartasun erreala iraungitzen den egunekoa. Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen arauen arabera eman beharko da balorazio hori.

–"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" "S" bada eta aitortutako "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOA" (103 idazgunea) "1", abenduaren 31ko erreskate balioa adieraziko da, edo onuradunari abenduaren 31n legokiokeen kapitalaren balioa, hartzaileak ez badu data horretan erabateko erreskaterako eskubidea gauzatzeko ahalmena (salbuespena dira heriotza edo baliaezintasun kasuetarako prestazioak edo arrisku kasuetarako beste berme osagarri batzuk baizik ez dituzten jasotzen aldi baterako aseguruen kontratuak). "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOA" (103 idazgunea) "2" denean, aldi baterako edo biziarteko errentaren abenduaren 31ko kapitalizazio balioa adieraziko da. Hala ere, aipatu errentak bizi-aseguru batetik datozenean, abenduaren 31ko erreskate balioa adieraziko da, edo onuradunari abenduaren 31n legokiokeen kapitalaren balioa, hartzaileak ez badu data horretan erabateko erreskaterako eskubidea gauzatzeko ahalmena. Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen arauen arabera eman beharko da balorazio hori.

–"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" "B" bada eta "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOA" (103 idazgunea) "1" bada, ondasun higiezinaren eskuratze balioa adieraziko da, ordaindutako zergak barnean direla, kasua bada. "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOA" (103 idazgunea) "2", "3" edo "4" denean, abenduaren 31ko balioa adierazi beharko da, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legean ezarritako balorazio arauen arabera.

Aitortutako zenbatekoak, salbu "B" "ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOARI" eta "1" "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOARI" dagozkienak, ekitaldiko aitorpenari dagozkio.

–"ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOA" "M" bada eta "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOA" (103 idazgunea) "1" bada, ondasun higigarriaren eskuratze balioa adieraziko da, ordaindutako zergak barnean direla, kasua bada. "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOA" (103 idazgunea) "2" edo "3" denean, abenduaren 31ko balioa adierazi beharko da, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legean ezarritako balorazio arauen arabera. Aitortutako zenbatekoak, salbu "B" edo "M" "ONDASUN EDO ESKUBIDE MOTAREN GAKOARI" eta "1" "ONDASUN EDO ESKUBIDEAREN AZPIGAKOARI" dagozkienak, ekitaldiko aitorpenari dagozkio".

Azken xedapenetako lehena.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 16an emandako 156/2016 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez onetsi zen 198 eredua, "Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena" izenekoa.

Ondoko idazguneak aldatzen dira 156/2016 Foru Aginduaren II. eranskineko 2. motako erregistroan (Aitortuaren erregistroa):

"428-500. Zuriuneak".

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2022ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2023ko otsailaren 13an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2302377