41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2022ko abenduaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an. Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Anuen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala, %10. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %10. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15. Zenbateko finkatua: 237,60 euro.

Lanpostuaren izena: 4 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Lanaldia, %10, %16,60ra luzatua martxoaren 23tik. Mailako osagarria: %15. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Zenbateko finkatua: 170,98 euro.

Izenen zerrenda

–Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Esperanza Santesteban Cizur. Antzinatasuna: 1999-10-12.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Yolanda Olague Micheltorena. Antzinatasuna: 2003-01-24.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. María Pilar Larralde Zandio. Antzinatasuna: 2006-03-03.

LANZKO UDALAREKIN BATERA EMATEN DIREN ZERBITZUAK

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; bateraezintasuneko osagarria: %35. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

–Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993-09-27.

Iragarkiaren kodea: L2302315