41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, 2023rako aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasiera bateko onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da espedientea, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedaturikoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ondorioz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3. artikuluan xedatuaren arabera, argitara ematen da haren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 92.115,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 100.067,28 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 67.900,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 66.517,72 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 72.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.400,00euro.

Gastuak, guztira: 421.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 128.750,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.766,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 173.320,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 30.136,90 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 53.827,10 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 421.800,00 euro.

Anuen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2302314