41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Aditzera ematen da akatsak atzeman direla Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen plantilla organikoaren behin betiko onespenari egindako akats zuzenketan (2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa). Hortaz, zuzendu egiten dira.

Honela dioen tokian: "1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %35. Osagarria: %3,72. Euskara jakitea: nahitaezkoa, C1 maila."

Honela behar du: "1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: salbuespenezko merezimendu-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: %35. Osagarria: %3,72. Euskara jakitea: nahitaezkoa, C1 maila edo baliokidea."

Honela dioen tokian: "2.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean. Maila: C. Lanaldia: osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12,99. Euskara jakitea: herritarrei zuzeneko arreta eman behar bazaie, nahitaezkoa, B2 maila edo handiagoa; zuzeneko arreta eman behar ez bada, nahitaezkoa, B1 maila."

Honela behar du: "2.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: C. Lanaldia: osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12,99. Euskara jakitea: nahitaezkoa, B2 maila edo baliokidea."

Honela dioen tokian: "3.–Lanpostua: basogintzako langilea. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: C. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: herritarrei zuzeneko arreta eman behar bazaie, nahitaezkoa, B2 maila edo handiagoa; zuzeneko arreta eman behar ez bada, nahitaezkoa, B1 maila."

Honela behar du: "3.–Lanpostua: basogintzako langilea. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: C. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %2,8 C1 mailarako; %2,24 B2 mailarako; %1,68 B1 mailarako; %1,12 A2 mailarako; eta %0,56 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da."

Honela dioen tokian: "4.–Lanpostua: basogintzako langilea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Aldizkako mugagabea. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: B1 maila edukitzea merezimendu gisa baloratuko da (%15)."

Honela behar du: "4.–Lanpostua: basogintzako langilea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Aldizkako mugagabea. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %2,8 C1 mailarako; %2,24 B2 mailarako; %1,68 B1 mailarako; %1,12 A2 mailarako; eta %0,56 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da."

Honela dioen tokian: "5.–Lanpostua: mendizaintza turistikoaren zerbitzua. Lanpostu kopurua: 5. Sarbidea: 75/10 Epaia. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, turismo kanpainan. Aldizkako mugagabeak. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7,99. Txandakako laneko osagarria: %6. Euskara jakitea (1902. Ebazpenaren arabera): B1 maila edukitzea merezimendu gisa baloratuko da (%15)."

Honela behar du: "5.–Lanpostua: mendizaintza turistikoa. Lanpostu kopurua: 5. Sarbidea: salbuespenezko merezimendu-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, 7,5 hilabete. Aldizkako mugagabeak. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7,99. Txandakako laneko osagarria: %6. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %7 C1 mailarako; %5,6 B2 mailarako; %4,2 B1 mailarako; %2,8 A2 mailarako; eta %1,4 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da."

Honela dioen tokian: "6.–Lanpostua: larrezaina. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: 2011ko urtarrilaren 26ko bilkurako erabakia. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, 6 hilabete. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12,99. Euskara jakitea: Euskarazko B1 maila edukitzea merezimendu gisa baloratuko da (%15)."

Honela behar du: "6.–Lanpostua: larrezaina. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: salbuespenezko merezimendu-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: D. Lanaldia: osoa, 6 hilabete. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12,99. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %7 C1 mailarako; %5,6 B2 mailarako; %4,2 B1 mailarako; %2,8 A2 mailarako; eta %1,4 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da."

Ezkarozen, 2023ko otsailaren 16an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2302703