41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2023ko otsailaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Zuñigan, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2302700