41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2023ko otsailaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan xedatuari jarraikiz, delako espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esan, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2302647