41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Bertan behera uztea 2022ko plantilla organikoko aldaketa

Berrestea Alkatetzaren 2022ko abenduaren 21eko 357. zenbakiko ebazpena. Ebazpen horren bidez betetzen da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 670/2022 Ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita Ablitasko Udalari eskatzea 2022ko plantilla organikoaren aldaketa onesten duten erabakiak bertan behera uztea eta atzeraeginez aplikatzea (aipatu aldaketa 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean).

Ablitasko Udalak, 2023ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 670/2022 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Ablitasko Udalari errekerimendua egiten zaio bertan behera utz ditzan 2022ko plantilla organikoaren aldaketa eta atzeraeraginezko aplikazioa onesten dituzten erabakiak.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Berrestea Alkatetzaren 2022ko abenduaren 21eko 357. zenbakiko ebazpena. Ebazpen horren bidez betetzen da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 670/2022 Ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita Ablitasko Udalari eskatzea 2022ko plantilla organikoaren aldaketa onesten duten erabakiak bertan behera uztea eta atzeraeginez aplikatzea. Ondorioz, bertan behera uzten da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, zeina osoko bilkuraren 2022ko abuztuaren 1eko erabakiaren bidez onetsi baitzen %13ko lanpostu-osagarria esleitzeari dagokionez, aparteko 70 ordu ordaintzeko. Horrenbestez, hasiera ematen zaie ordura arte bidegabe ordaindutako zenbatekoak itzultzeko izapideei, eta eten egiten da kontzeptu horien ordainketa.

2. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2302044