41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Uztarrozeko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, iragarkia paratu zen iragarki-taulan eta 2023ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin.

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontua behin betiko onetsi da, eta foru araudi horren 202.3 artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez, xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik.

GASTUAK:

KAPITULUA

KONTZEPTUA

HASIERAKO
KREDITUAK
(eurotan)

1

LANGILERIA GASTUAK

27.300,00 euro

2

ONDASUN ETA ZERBITZUETAKO GASTU ARRUNTAK

67.220,00 euro

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

40.470,00 euro

6

INBERTSIO ERREALAK

26.000,00 euro

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

15.000,00 euro

GUZTIRA

175.990,00 euro

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

KONTZEPTUA

HASIERAKO
KREDITUAK
(eurotan)

1

ZUZENEKO ZERGAK

35.500,00 euro

2

ZEHARKAKO ZERGAK

5.000,00 euro

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

25.550,00 euro

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

87.075,94 euro

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK

7.910,95 euro

9

FINANTZA-PASIBOAK

14.953,11 euro

GUZTIRA

175.990,00 euro

Uztarrozen, 2023ko otsailaren 14an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2302606