41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Erabakia 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta jendaurrean egon den bitartean ez denez haren aurkako erreklamaziorik jarri, behin betiko onetsita geratzen da 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (TAFL) eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bategina (TREP) onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan.

Sesman, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzak (hutsik). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria. (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %12.

Lan-kontratudunak

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzaina/kultura-koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi partziala.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudun langileak.

Deiturak eta izena: Fuertes Martínez, Miguel Ángel. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Egoera administratiboa: jardunean. (administrazio-kontratua, bitarteko gisa). Udalak onartutako antzinatasuna 2022ko abenduaren 31n: 30 urte eta 27 egun.

Deiturak eta izena: Díaz Etayo, Félix Manuel. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzak. Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean. (Administrazio-kontratua, bitarteko gisa). Udalak onartutako antzinatasuna 2022ko abenduaren 31n: 3 urte eta hilabete bat.

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Mangado Etayo, María Rosario. Lanpostuaren izena: liburuzaina/kultura-koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean. Antzinatasuna: 1993ko apirilaren 2tik hasita. (Lanaldi partziala, lanaldiaren %54,3).

Deiturak eta izena: Ortega González, Belén. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean. (Lan-kontratu mugagabeko langile ez-finkoa, lanaldi osokoa, lan arloko 4 zenbakidun epaitegiaren 2021eko ekainaren 24ko epaiaren bidez). Udalak onartutako antzinatasuna 2022ko abenduaren 31n: 16 urte, 10 hilabete eta 0 egun.

Deiturak eta izena: García Garraza, María Teresa. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Administrazio egoera: jardunean (bitartekoa, lanaldi osoa). Antzinatasuna: 2005eko apirilaren 7tik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2302162