41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Akats zuzenketa, 2023ko aurrekontuaren behin betiko onespenean

2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitara eman zen Obanosko Udalaren 2023ko aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkia, kapituluka laburtuta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan jasotzen den bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zen aurrekontu orokorraren hasierako onespenean atzemandako akatsa zuzentzea, eta hura argitara eman zen 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an.

Gastuetako 2. eta 6. kapituluen zenbatekoa zuzentzen da.

Honela dioen tokian:

"Gastuak. 2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 496.726,00 euro".

"Gastuak. 6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.300,00 euro".

Honela behar du:

"Gastuak. 2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 491.226,00 euro".

"Gastuak. 6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.800,00 euro".

Obanosen, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2302597