41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatua betetzeko, deialdi publikoa iragarri da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek behar den eskabidea aurkez dezaten Udalean.

Nazarren, 2023ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Javier De Acha Morrás.

Iragarkiaren kodea: L2302125