41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZURDIAGAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izurdiagako Kontzejuak, 2023ko otsailaren 14ko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Izurdiagako Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta egungo gainerako legeetan ezarritako tramiteei jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Izurdiagan, 2023ko otsailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Luis Miguel Beraza Ameztegui.

Iragarkiaren kodea: L2302612