41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

13/2023 Ebazpena, 2023ko otsailaren 13koa.

Izabako Udaleko alkate udalburu David Baines Pilartek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluan esleitzen zaion eskumena erabiliz (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), honako ebazpen hau eman zuen:

EBAZPENA:

Ikusirik alkateordeei dagokiela, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Ikusirik, eritasunagatik eta ezintasunagatik, beharrezkoa dela alkatea ordeztea haren karguari dagozkion eginkizun guztietan.

Horrenbestez, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBAZTEN DUT:

1.–Carlos Anaut Abadía lehen alkateordeari eskuordetzea Alkatetzaren eginkizunak, berariaz haren esku utziz aplikatzekoa den araudiaren eta hura garatzeko erregelamenduaren arabera alkatetza honi dagozkion eginkizun guztiak, betiere araudi horietan jasotako mugekin eta eritasunak dirauen bitartean. Halaber, baimena ematea Udalaren kontuetan banku-eragiketak egiteko.

2.–Eskuordetzeak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, eta orobat administrazio prozedurak ebazteko ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez.

3.–Organo ordezkariak epe horretan egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, xedatzen den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

4.–Ebazpen honen berri ematea Carlos Anaut Abadíari. Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra izan dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez emantzat joko da, baldin eta udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.

5.–Ebazpen honetan ezarri ez den orotan, zuzenean aplikatuko da agintzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), eskuordetzea dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.

6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta haren edukiaren berri emanen zaio Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara dadin igortzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Izaban, 2023ko otsailaren 13an.–Alkatea, David Baines Pilart.

Iragarkiaren kodea: L2302419