41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren eta baldintzak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan. Proposamen hori 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 3273/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17koan.

Izendapena egin ondoren, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaio, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai honi: Marta Sancho Rodrigo andrea; izan ere, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zen administrazio publiko honetan edo beste batean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 24 lanpostu betetzeko, honako honen alde:

–Txanda irekia:

AMESTOY RAMOS, JORGE

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2302268