41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2023ko otsailaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iguzkitzan, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2302662