41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Iguzkitzako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedaturikoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen denarekin bat, aho batez erabakitzen da:

a) Alkatearen ordainsarien eta dedikazioaren 2023rako araubidea ezartzea, %1,5eko eguneratzea aplikaturik. Urteko ordainsari gordina 12.257,09 euro izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarrean den legediaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da: urtean 300 ordu, guztira.

b) Dedikazio partziala daukan zinegotziaren ordainsarien eta dedikazioaren 2023rako araubide ezartzea (udal-alorren koordinazioaz arduratzen da), hilean 100 euro gordineko eguneratzea aplikaturik. Urteko ordainsari gordina 9.921,72 euro izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarrean den legediaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da: astean 12 ordu.

c) Zinegotziek 80 euro gordin izanen dituzte ohiko osoko bilkuretara nahiz berezietara joateagatik. Zenbateko horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarrean den legediaren arabera. C) Udalbatzako kide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Hona zenbatekoak: 30 euro bileretara joateagatik. Dietei eta joan-etorrien kilometroei dagokienez, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

d) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

e) Ordainsariak eta sari ekonomikoak sortuko dira argitaratzen direnean, baina atzeraeraginezkoak izanen dira, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak, erabakian xedatu bezala.

Iguzkitzan, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2302289