41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren eta baldintzak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan. Proposamen hori 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 5ean emandako 2275/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Ondoren, izendapen osagarrirako proposamena egin zen, 2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29koan, argitaratu zena, bai eta dagokion izendapen osagarria ere, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 259/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 3koan).

Izendapen osagarria egin ondotik, Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaio, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, txanda irekiko izangai honi: Carla Barreales Pérez andrea; izan ere, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zen administrazio publiko honetan edo beste batean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oftalmologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu betetzeko, honako honen alde:

–Txanda irekia:

MOZO CUADRADO, MARCOS

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2302260