41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2023ko otsailaren 9ko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zitzaien Etxarri Aranazko Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2023ko plantilla organikoari.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz ezarritakoarekin.

Alegaziorik egonez gero, osoko bilkurak haiei buruzko berariazko erabakia emango du, eta plantilla organikoa onetsiko du behin betikoz. Aitzitik, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Etxarri Aranatzen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2302283