41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, 2023. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez, baita Musika Eskolakoa ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2302282