41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2023ko udal aurrekontua, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 44.700,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.500 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta beste batzuk: 2.660 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 77.915,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 615,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 127.390,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 22.050,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 32.250,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 37.180,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 5.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 100.880,00 euro.

Ziritzan, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2302490