41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aurretik 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, argitaratuta, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen laburpena:

Sailkapen ekonomikoa.

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa Arruntak:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 112.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 46.300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 304.200,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 33.400,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 13.000,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro

Guztira: 518.900,00 euro.

GASTUAK:

A) eragiketa arruntak:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 39.100,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 304.889,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.911,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 94.250,00 euro.

B) kapital eragiketak:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 39.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 37.750,00 euro.

Guztira: 518.900,00 euro.

Eta hau guztia argitara eman da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 276/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2302307