41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2023ko martxoaren 1etik 12ra, biak barne, haren ordezkoa behar da; hala bada, barneko prestasun arrazoiak direla medio, Udalbatzako zinegotzi Jesús María Zubillaga Urabayenen esku uzten dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Udalbatzari honen berri ematea ebazpen honen ondotik egiten duen lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.–Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Beraskoainen, 2023ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2302601