41. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasiera batez eta aho batez onetsi zen 2023ko plantilla organikoa 2022ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, eta 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, argitaratu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da hura behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

Nafarroako toki erakundeen plantillaren onarpena eta argitalpena arautzen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak (aurrerantzean, TAFL). Lege horren 236. artikuluak honako hau xedatzen du:

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Administrazio Alorra.–Kodea.

1.1. Idazkari kontu-hartzailea: A maila. Osagarriak: %35, bateraezintasuna; %6,88, lanpostua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: hutsik.

1.2. Administrari-ofiziala: C maila. Osagarriak: %28, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizioa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: hutsik.

1.3. Administrari laguntzailea: D maila. Osagarriak: %20, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Egoera: jardunean.

–Obrak eta zerbitzuak.

2.1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %27, lanpostua; %10, lanaldiaren luzapena; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Administrazio-egoera: jardunean.

2.2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Administrazio-egoera: hutsik.

2.3. Garbitzailea: D maila. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

2.4. Garbitzailea: D maila. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

2.5. Liburutegiko arduraduna: C maila. Osagarriak: %8,52 lanpostua; %12 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

Langileen izenen zerrenda 2022ko abenduaren 31n

–Funtzionarioak.

Leiza Araña, Manuel. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean.

Gonzalez Larrañaga, Hasier. Lanpostua: liburuzaina. Maila: D. Egoera: jardunean.

Onda Berastegui, Mari Carmen. Lanpostua: garbitzailea. Maila: D. Egoera: jardunean.

Gartziandia Razkin, Lidia. Lanpostua: garbitzailea. Maila: D. Egoera: jardunean.

–Lan-kontratudunak.

Etxegarai Ugarte, Itziar. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean.

Erdozia Razkin Aintzane. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera: jardunean.

Reparaz Berastegui, María Milagros. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean.

–Lan-kontratudun finkoak.

Lacunza Arreche, Edurne. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean.

Arbizun, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2302349