40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdi murriztua, barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostua betetzeko. Izendapena

Alkatetzaren 2022ko irailaren 21eko 1039/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi murriztu bat, barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko Burlatako Udalean. Lanpostuak 5.59 zenbakia du plantillan. Deialdia argitaratu zen 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an.

Alkatetzaren 192/2023 Ebazpenaren bidez, Amaia Berrueta Igoa Burlatako Udaleko funtzionario izendatu da, 2023ko martxoaren 1ean, barnealdeen garbiketako arduradunaren lanpostuan, zeinak 5.59 zenbakia baitu plantillan. Ebazpen berean ezarri da lanpostuaz jabetzeko eguna: 2023ko martxoaren 1a, alegia.

Burlatan, 2023ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2302430