40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

6E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arakilgo arau subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat, Urritzolako 7. poligonoko 24-B, 223., 228., 229. eta 230. lurzatien gainekoa, Naiara Martinez Mariñelarenak sustatua.

Arakilgo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da Urritzolako 7. poligonoko 24-B lurzatiko eta 223., 228., 229. eta 230. lurzatien zati bateko lurren sailkapena aldatzea, familia bakarreko hiru etxebizitza bakartu eraiki ahal izateko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 358E/2022 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen-txosten estrategikoa egin zen Arakilgo arau subsidiarioen aldaketaz, Urritzolako 7. poligonoko 223., 228., 229. eta 230. lurzatietan Naiara Martínez Mariñelarenak sustatutakoaz, ingurumen-ondorio esanguratsurik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2022ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Arakilgo arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Urritzolako 7. poligonoko 24-B, 223., 228., 229. eta 230. lurzatien gainekoa, Naiara Martinez Mariñelarenak sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Arakilgo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 17an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2301068