40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

110E/2023 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

Fernando Olaz Preciado jauna, zeina batzordekide izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez, baja izan zen erretiroagatik, eta, beraz, ordezkatu egin behar da.

Gabriel Izpura Liberal jaunak, zeina batzordeburu izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez, 4 urteko agintaldia bete du, eta, beraz, ordezkatu egin behar da.

Ana Garrido Jordán andreak, zeina idazkari izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 133E/2020 Ebazpenaren bidez, uko egin dio karguari, eta, beraz, ordezkatu egin behar da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Gabriel Izpura Liberal jauna kentzea osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buruaren kargutik; Fernando Olaz Preciado jauna, batzordekide kargutik, eta Ana Garrido Jordán andrea idazkari kargutik.

2. José Manuel Martínez Segura jauna izendatzea osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru.

3. Marta Barrado Los Arcos andrea izendatzea osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide.

4. Ana Isabel Salcedo Condón andrea izendatzea osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Horrenbestez, honako hau da osasun laguntzako fakultatiboen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Batzordeburua: José Manuel Martínez Segura jauna.

Batzordekideak:

–Marta Barrado Los Arcos andrea.

–Amparo Larequi García andrea, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez.

–Aurelia Mena Mur andrea, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jesús Elizalde Eguinoa jauna, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jaime Riu Pelegri jauna, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 868E/2021 Ebazpenaren bidez, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Ángel Hernández Galán jauna, zeina izendatu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

–Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabilita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2302056