40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

AR-2 Elkano-Ibiriku-Egues plan partzialaren 49. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da 2023ko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki dela behin betiko onestea AR-2 eremuko (industrialdea) plan partzialaren eraikuntza arauen 49. artikuluaren aldaketa, Eguesibarko Udalak sustatuta, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru-dekretu horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du).

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan partziala.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302527