40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birpartzelazio proiektua UI-9ko 1. sektoreko UE-1 unitatean. Behin betiko onespena

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 27ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen birpartzelazio proiektuaren aldaketa Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UI-9ko 1. sektoreko UE-1 unitatean (Gardachales). Jesús M.ª Ramírez Sánchez eta Inmaculada Aragón Terobia abokatuek prestatu zuten, eta 2022ko azarokoa da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2302525