40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 63. eta 59. artikuluetan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2021eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Jaizko Udal Planeko Eraikingintza-ordenantza orokorraren 63. eta 59. artikuluetan. Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.

Jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hala, 2023ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran behin betiko onetsi da aipatutako ordenantzaren aldaketa, eta xedatu da argitara eman dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301912