40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Mugiroko MU-1 Sektoreko Plan Partziala. Behin betiko onespena

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzearren, baita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 79. artikuluan xedatutakoa ere (legegintzako foru dekretu horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du),

Larraungo Udalak 2023ko otsailaren 9ko Alkate Ebazpenaren bidez erabaki du Larraungo Udalak 2007ko maiatzaren 7ko Udalbatzan onartutako Mugiroko MU-1 Sektoreko Plan Patzialaren edukia argitaratzea, Mugiroko Kontzejuak sustatua. Onespen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko ekainaren 1eko 68. zenbakian.

Mugiron (Larraun), 2023ko otsailaren 9an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302523