40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Akats zuzenketa, 12. poligonoko 72. lurzatiko (Idotzin) hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenean

Akats bat atzeman da hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenaren argitalpenean; beraz, zuzendu egin behar da. Onespen hori argitaratu zen 2022ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17an.

Honela dioen tokian: Udalbatzak, 2022ko maiatzaren 6an egindako bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen María Josefa Huarte Gardek sustatutako 2. poligonoko 72. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia.

Honako hau behar du: Udalbatzak, 2022ko maiatzaren 6an egindako bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen María Josefa Huarte Gardek sustatutako 12. poligonoko 72. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Idotzinen.

Idotzinen, 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302041