40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Carmen Lumbier Echeverría andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru. Bulego hori Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, Kultura eta Kirol Departamentuaren barruan.

Halaxe ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea, hartan aipatzen diren txostenak eman ondotik.

Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Carmen Lumbier Echeverría andrea izendatzea, bitarte baterako, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru. Bulego hori Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, Kultura eta Kirol Departamentuaren barruan. Izendapenak 2023ko otsailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 13an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2302400