40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ingurumen-txosten estrategikoa onestea plan honetarako: hiri-jarduketarako plan berezia, plan onetsia duen APA 3 eremurako, udal plan orokorraren barnean

Alkatetza honek, 2022ko abenduaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 64-U/2022 Ebazpena.

Ikusirik honako espediente honetan dauden agiriak: hiri-jarduketarako plan berezia, plan onetsia duen APA 3 eremurako, udal plan orokorraren barnean (Iparraldeko kaleko pasealekua); eta behin emanik ingurumen-txosten estrategikoa, nahitaezkoa baita, agiri horren edukiari buruz.

Jarraikiz aplikatzekoak diren abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen xedapenei (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Foru Legea) eta 17/2020 Foru Legearen xedapenei (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), zeinen bidez Udala ezartzen baita ingurumen organo gisa, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen-txosten estrategikoa onestea plan honetarako: hiri-jarduketarako plan berezia, plan onetsia duen APA 3 eremurako, udal plan orokorraren barnean. Ekolur Asesoría Ambiental SLL enpresak egin du, eta 2022ko apirilaren 29an aurkeztu zen Udalaren erregistroan.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila, aipatutako ingurumen-txosten estrategikoarekin batera, han jasotakoak bete beharko baitira plana gauzatzean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hiri Plangintzaren eta Proiektu Estrategikoen Udal Alorrari eta plana idatzi duen lantaldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran, eta agintzea ebazpena dagokion espedientean jaso dadila".

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Ingurumen-txostena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302008