40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Behin betiko onestea Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko eskualdeko plana

Doneztebeko Udalak, 2022ko azaroaren 9an egindako osoko bilkura berezian, behin-behinean onetsi zuen Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko eskualdeko planaren dokumentua, barnean hartzen dituena Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Saldias, Urrotz eta Zubieta udalerriak, bete beharrez udalerri horietako Udalek 2020ko urriaren 26an sinatu zuten administrazioen arteko hitzarmena, helburu duena toki erakundeek lankidetzan jardutea.

Espedientea jendaurrean izan zen, iragarkia paratuta 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean. Ez da alegaziorik jaso.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko eskualdeko plana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302084