40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo arau subsidiarioetako U-26 unitateko (Etxarren) konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Arakilgo Udalak, 2023ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ezestea Francisco Javier Irurtiak eta Miguel Ángel Irurtiak aurkeztutako alegazioak Arakilgo arau subsidiarioetako U-26 unitateko (Etxarren) konpentsazio batzordearen estatutuen proiektuaren hasierako onespenaren aurka.

2. Behin betiko onestea Arakilgo arau subsidiarioetako U-26 unitateko (Etxarren) konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua.

3. Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako jabe guztiei eta hiru hilabeteko gehieneko epea ematea konpentsazio batzordea era dezaten, horretarako eskritura publikoa eginez.

Arakilen, 2023ko otsailaren9an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2302331