40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketa, Urritzolako 7. poligonoko 24-B, 223., 228., 229. eta 230. lurzatietan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren urtarrilaren 17ko 6E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da Arakilgo arau subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat, Urritzolako 7. poligonoko 24-B, 223., 228., 229. eta 230. lurzatien gainekoa.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301911