40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko , aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Martzillako Udaleko alkateak 134/2023 Ebazpena eman zuen otsailaren 15ean. Hona hemen bertan hartutako erabakiak:

Urriaren 28ko 975/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 7an), deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko lanpostu huts bat, zerbitzu anitzetako peoiarena. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Prozesua amaitu da, eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du. Hortaz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, honako hau erabaki da: Rubén Castillejo Sarasola izendatzea funtzionario, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan jardun dezan Martzillako Udalean.

Proposatutako izangaiak 30 eguneko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, jakinarazpenaren egunetik zenbatzen hasita.

Martzillan, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2302692