40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Rebeca Valencia Ederra andrea, Lehiakortasunaren Ataleko burua. Atal hori Lehiakortasunaren Zerbitzuari atxikirik dago, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren barruan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, hark hala eskatu duelako, Rebeca Valencia Ederra andrea, Lehiakortasunaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Lehiakortasunaren Zerbitzuari atxikirik dago, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren barruan. Kargu-uzteak 2023ko otsailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2023ko otsailaren 14a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira eta Lehiakortasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 8an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2302277