4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04423 JV/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ignacio Legorburu Arzamendi eta M.ª Lourdes Elorza Iturriza.

Ibaiaren edo errekaren izena: Mendaur erreka.

Eskatutako emaria: 0,0087 l/s.

Tokia: Aurtitz.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Xedea: Giza kontsumorik gabeko erabilera sanitarioa eta lorategiaren ureztapena.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hargunea 3/4ko hazbeteko hodi bat da, iragazkia duena Mendaur errekan. Hodi horrek 350 metroko luzera du, 100 litroko edukiera duen ur biltegi bateraino. Ur biltegi horretatik borda hornitzen da, 3/4 hazbeteko HDPEzko 100 m-ko hodiarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2216688