4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04455 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Miguel María Echandi Uriz.

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkaldo -1/0100/230.

Tokia: Ariztegi.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lurra babesteko, harri-lubetazko hormatxo bat eginen da, metro bateko garaierakoa eta 12 metroko luzerakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2216674