4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa.
A/31/03658 NL/sr espedientea Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera

Eskatzailea: Cristina Guelbenzu Zubieta, José Miguel Galarregui Apezteguia, Rosa M.ª Fernández Lamana eta Gonzalo Galarregui Fernández.

Ibaiaren edo errekaren izena: Akarregi.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: EZKURRA-1/0100/170.

Kontzesio-emaria: 0,0220 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Akarregi errekatik ura hartzeko hargunea itxi da eta instalazioak ibaian gorago berrezarri dira, erreka jaiotzen den tokitik 200 metrora. Ura bideratzen da ibilguaren ohean ezarritako plastikozko botila erdi batekin, eta iturburutik 3 metrora metro kubiko bateko biltegi baten biltzen da (gainezkabidea eta guzti); biltegitik hodi bat ateratzen da 200 metrora dagoen biltegiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2216604