4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04369 JV/da espedientea.
Gaia: obrak baimentzeko eskaera

Eskatzailea: Berako Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Zia.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ZIA-1/0100/020.

Tokia: ZIA.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

presa bat eraikitzea, herriko festetan (abuztuaren 2tik 6ra) Zia ibaian jarrita, Berako hiriguneko Jaun Alzate plazan dagoen zubitik ibaian gora. Uhateak 5,60 metroko zabalera eta 2,05 metroko altuera du, eta bertikalean jarritako T bikoitzeko 8 profil metalikoekin eutsitako oholez egina dago; erdiko biak artikulatuak dira eta ibilguaren ohean estekatuta daude, eta gainerakoak finkoak dira. Erdiko elementu artikulatuak amaigabeko torlojuzko sistema baten bidez jasotzen dira, biradera batekin eraginda, eta oinarrian soka bana lotzen zaie, horrela, oinarria askatzen denean zubiaz bestaldetik altxatzen dira, urari inolako trabarik ez egiteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2216395