4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04360 JV/-- espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Javier Alzugaray Almandoz.

Helbidea: Gillenborda baserria, Nabaz auzoa, z.g., 31770-Lesaka (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0092 l/s-koa.

Tokia: Txapeltegi alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: hornidura, etxeko erabileretarako Txapeltegi baserrian.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko hargunea 0,70 m x 0,70 m x 0,50 m-ko neurria duen obrako kutxatila bat da. Kutxatilatik HDPEzko hodi bat ateratzen da, hazbete batekoa, eta zangan sartuta 350 metro egiten du 3.000 litroko biltegi bateraino. Biltegi horretatik hornituko da Txapeltegi baserria, 105 metroko luzerako eta 3/4 hazbeteko diametroko hodi baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2216371