4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-478

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Esprontzedako saneamendu obretarako baimena, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Linares ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esprontzeda (Nafarroa).

Lanen xedea da hondakin uren araztegi bat eraikitzea, sarbidearekin eta lehen mailako tratamendurako eremua izeneko instalazio batekin, gehi ur beltzak jasotzeko behar diren hustubideekin, hori dena Servicios de Montejurra SAk 2021eko ekainean idatzitako 3073 zenbakiko agiriaren arabera ("Esprontzedako hondakin uren arazketa"). Herriko isurketak 14.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta bigarren mailako Imhoff tangan eta iragazki biologikoan tratatuko da. Aurretik lehen mailako imhoff tanga bat ere izanen da (ZTP).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2216631