4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-A-135

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko maiatzaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, Eduardo Ibáñez Eseverriri ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Anduña ibaiaren arroko Xinto o Txatxa erreka-zuloan, Itzaltzuko udal mugarteko (Nafarroa) Betatuberria alderdian, koordenatu puntu honetan: UTMX: 659477; UTMY: 4753740 (HUSO 30T, Datum: ETRS89). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila eta abuztua) 0,0008 l/s-koa da, eta uneko gehieneko emaria 1 l/s-koa. Ur hori erabiliko da 15 txakur hornitzeko eta udal mugarte horretako 1. poligonoko 136. lurzatian kokatutako instalazioak garbitzeko, aipatutako ebazpenean agertzen diren baldintzak betez betiere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko irailaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2216382