4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-O-1446

Sociedad Cooperativa Agraria Orvalaizek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Agraria Orvalaiz.

Xedea: Zereala biltegiratzeko nabeak, zubia eta sarea.

Ur-ibilgua: Untzu ibaia.

Udalerria: Untzu Txulapain (Nafarroa).

Eskatzen den jarduketak honako hauek egitea du xede: zereala biltegiratzeko bi nabe Untzuko 14. poligonoko 111. lurzatian, Txulapaingo udal-mugartean, Untzu ibaiaren ezkerraldean; lurzatira sartzeko zubi bat, eta hiri-sareetako harguneak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2216113