4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, ezabatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Behin-betiko onespena

2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, Hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, ezabatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren 9. artikuluko 3. zenbakia eta haren eranskina aldatzeko hasierako onespena. Jendaurreko epea alegazio, kexa edo oharrik gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa hori eta jarraian argitaratzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluko 1. zenbakian, b hizkian, ezarritakoari jarraituz. Haren testu osoa ondotik ematen da.

9. artikulua. (...)

–Tarifa:

3.–Tasaren tributu-kuotak zehazten dituzten zerga-oinarriei aplikatzekoak zaizkien tasak eta tarifak Partzuergoko organo eskudunak aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako ezartzen dituenak izanen dira; sorkuntza ratio txikiagoen ondoriozko kostuetan, materia organikoaren gaikako bilketaren sistemak ezartzean eta kasua bada, ordenantza honetako 6. artikuluko 1. zenbakian aipatutako udalerriaren eremuan egindako hobekuntzetan aurreztu dena kontuan hartuz. Hori guztia, ordenantzaren eranskinean ezarritakoari jarraituz.

ERANSKINA

1. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, tarifen zenbatekoak zehaztuko dira, ondoko taulan ezarritako kopuru eta irizpideekin bat eginez, jarduera eta zerbitzuaren prestazioa sortzen den establezimenduaren arabera. Etxeko tarifari dagokionez, T (Etxeko tarifa) 77,63 eurokoa izango da.

TALDEA/

TARIFAK

JARDUERAK TOKI ZEHATZETAN

PISUA, TARIFEN ARABERA

1. TALDEA: Etxekoa

1. TARIFA

Etxeak

T

2. TALDEA: Etxeko tarifaren parekoak

2. TARIFA

Bulegoak, langelak, jarduera profesionalak egiten diren lokalak, eta, oro har, zerbitzuen sektorearekin lotutakoak. Bulego eta instalazio publikoak barnean hartzen ditu, baldin ez badute jantoki zerbitzurik.

Merkataritzako establezimenduak, elikagaienak salbu, haien azalera osoa 150 m²- tik beherakoa bada.

Elkarte gastronomiko guztiak sartzen dira.

1,25 x T

3. TARIFA

Merkataritzako establezimenduak, elikagaienak salbu, haien azalera osoa 150 m²- tik gorakoa bada.

Ostalaritza eta aisialdiko establezimenduak, jantoki zerbitzurik gabe, haien azalera osoa 150 m²-tik beherakoa bada.

Elikagaien establezimenduak, haien azalera osoa 150 m²-tik beherakoa bada. Barnean sartzen dira azalera hori duten okindegiak eta/edo gozotegiak.

2 x T

4. TARIFA

Ostalaritza eta aisialdiko establezimenduak, jantoki zerbitzurik gabe, haien azalera osoa 150 m²-koa edo hortik gorakoa bada.

Ostalaritza eta aisialdiko establezimenduak, jantoki zerbitzua dutenak, haien azalera 150 m²-tik beherakoa bada.

3 x T

5. TARIFA

Industriako establezimenduak, handizkako banaketarako establezimenduak eta lantegiak, betiere ez badaukate jantoki zerbitzurik eta ez badute elikagairik maneiatzen, biltegiratzen edo eraldatzen.

3 x T

3. TALDEA: Bereziak

6. TARIFA

Elikagaien merkataritzako establezimenduak, haien azalera osoa 150 m²-tik gorakoa eta 500 m²-koa edo txikiagoa bada. Ostalaritzako establezimenduak sartzen dira, publikoak edo pribatuak izan, jantoki zerbitzua izan eta azalera hori dutenak.

5 x T

7. TARIFA

Industriako establezimenduak, jantoki zerbitzua badute edo haien jardunean elikagaiak maneiatzen edo eraldatzen badituzte.

6 x T

8. TARIFA

Elikagaien merkataritzako establezimenduak, haien azalera osoa 500 m²-tik 1.000 m²-ra artekoa bada.

Ostalaritzako establezimenduak, publikoak edo pribatuak, jantoki zerbitzua izan eta azalera hori dutenak, baldin eta haien plaza kopurua 100etik beherakoa bada.

Hemen sartzen dira kanpin guztiak, haien plaza kopurua edozein delarik ere.

7 x T

4. TALDEA: Hondakin sortzaile handiak

9. TARIFA

Elikagaien merkataritzako establezimenduak, haien azalera osoa 1.000 m²-koa edo hortik gorakoa bada.

Ostalaritzako establezimenduak, publikoak edo pribatuak, jantoki zerbitzua izan eta azalera hori dutenak, baldin eta haien plaza kopurua 100 edo hortik gorakoa bada.

20 x T

2. Tributu-kuota zehazteko, honako formula hau aplikatuko da:

A) Bukaerako tarifa = Oinarrizko tarifa x (1- F1 (hondakinen sorkuntza)-F2 (organikoaren ezarpena)), etxeetako subjektu pasiboendako.

B) Bukaerako tarifa = Oinarrizko tarifa x (1- F2 (organikoaren ezarpena)), etxekoak ez diren subjektu pasiboendako.

Honako hau izanik:

F1 (hondakinen sorkuntza): Errefusaren sailean tona gutxiago sortzea, subjektu pasibo baliokide batek sortzen duen batez bestekoa baino (bildutako euroak guztira/etxeko tasa), kontuan hartuz udalerria zein mankomunitatetan, eskualdetan edo tokiko elkartetan dagoen. Batez besteko horretatik behera dagoen ehuneko puntu bakoitzeko, zerga-oinarriaren ehuneko puntu bat kenduko da. Gehienez ere %5 murriztuko da kontzeptu horrengatik.

F2 (organikoaren ezarpena):

–Etxeko eta komunitateko konpostaje sistemak ezartzeagatik: %20ko murrizketa, etxean konpostajea egiteko programako partaide bakoitzari eta beste %20koa, komunitateko konpostaje programako partaide bakoitzari.

–Materia organikoaren gaikako bilketa ezartzeagatik, honela murriztuko dira tasak:

F2 = %15, baldin eta ezegokiak <%5.

F2 = %10, baldin eta %5 < ezegokiak <%20.

F2 = %5, baldin eta %20 < ezegokiak <%25.

F2 = %0, baldin eta ezegokiak >%25.

Murriztapen horiek subjektu pasibo hauei aplikatuko zaizkie:

a) Bilketa, bereizi gabeko edukiontzia erabiliz: sistema horretan izena eman duten guztiei. Sistema horri atxikitzeko erregistrorik ez badago, murriztapena aplikatuko da ezarpen eremu osoan (edukiontzia duten udalerriak).

b) Bilketa, bereizitako edukiontzia erabiliz: sistema horretan izena eman duten guztiei.

c) Bilketa, banakako edukiontzia erabiliz: ezarpen eremuko subjektu pasibo guztiei (atez ateko bilketa sistema duten udalerriak).

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Peréz.

Iragarkiaren kodea: L2217551