4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Hiriberriko 4. poligonoko UE-VIL-10 eta PDC 22 lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Hiriberri Deierriko 4. poligonoko UE-VIL-10 eta PDC 2 lurzatian, Ricardo Esteban Legarretak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Deierrin, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2217340