4. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, Udal Planeko 4. poligonoko 114. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Deierriko Udal Planaren aldaketa egituratzailea Murugarrengo 20. poligonoko 15. eta 332. lurzatietan, Amaya Maestu Perez de Pipaonek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Deierrin, 2022ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2217324